Finalerdietarako sailkatzea ia ziurtatu du Barrenetxea IVak asteburuan, erremonteko Buruz Buruko Kutxabank Txapelketan. Ansa IIri 30 eta 23 irabazita, lau puntu lortu ditu, eta sei pilatu ditu guztira. Urnietarrak, berriz, 0 punturekin segitzen du, eta ia kanporatuta dago. Fase honetako beste bi erremontistak, Urriza eta Endika, partidu bat gutxiago jokatuta, berdinduta daude launa punturekin, eta bihar ariko dira aurrez aurre.
Lehia estua, hala ere
Azkenerako aldearekin irabazi bazuen ere, larunbatean ez zen ezer argi egon Galarretan. Barrenetxea IVak 6 puntuko aldea atera zion Ansa IIri partidua hasi bezala, baina askotan gerturatu zitzaion urnietarra. Azkenerako, baina, peloteoa neurtu, sakearekin berriro asmatu, eta aurrea hartu zuen.