Festek azken eguna dute gaurkoa, Ergobian, baina ez horregatik, makalena. Ez da erraza izango, hala ere, atzoko sorpresa gainditzea. Izan ere, urteroko Sagardo Lehiaketan, omenaldi berezia egin zitzaion, ezustean,?Agustin Urreagari. Txupinazoa bota ondoren, ez zuen horrelakorik espero. Lehiaketari dagokionez, 16 etxeren artean Barkaiztegi izan zen txapelduna, Irigoien bigarrena, eta Alorrenea hirugarrena.
Gaur, idi-demak, Miren Amuriza eta Amets Arzallusekin bertso bazkaria eta Laiotzekin dantzaldia izango dira.
ERGOBIAKO JAIAK
12:00, Idi-demak. LV. Ergobiko Sari Handia, Tximelak babestua. Parte-hartzaileak: Olazar Lezokoa, Irarreta Oreretakoa, Isidro Erretegia Azkoitiakoa eta Telleria Lasartekoa.
14:30, Bertso bazkari ofiziala, Miren Amuriza eta Amets Arzallus bertsolariekin. Bazkaria izango da, fritoak, iberiko sorta, zapoa plantxan eta azpizuna entsaladarekin (helduek 28 euro, eta umeek 15).
18:00, Idi-demen bigarren txanda eta sari banaketa.
19:30, Laiotz musika taldea.
23:00, Zezen suzkoa eta su artifizialak, eta Laiotzekin segida, jaiak bukatu arte.