Udalak baieztatu du egun hauetan ohe tolesgarriak eta koltxonetak jarri dituztela larrialdi zerbitzuek kiroldegian, eta DYA prest dagoela janaria eramateko. Baina honek guztiak ez diela eragingo kiroldegiko ohiko erabiltzaileei.
Hau guztia «badaezpadako plana» da, Biarritzen bildu den G7 goi-bileraren aurrean gertatu daitekeenari aurre egiteko. «Eusko Jaurlaritzak larrialdietarako plana martxan jarri du, eta horren barruan, SOS Deiak, Gurutze Gorria edota DYA batu ditu. Biriatuko mugan arazoak sortuz gero, bertan ez atzera ez aurrera geratu daitekeen jendea hartzeko badaezpadako plana da. Beste gune batzuk ere badaude, Errenterian, Irunen, Pasaian, Oiartzunen eta Donostian, baina, badaezpada».