Giro beroa izan zuten atzo, zentzu guztietan, Ergobia eta Portuko festetan. Beroa, herritarren partehartzea, eta are beroagoa, eguraldia!
Ergobian Bernardo Arzallusen oroimeneko XII Kros Herrikoiarekin hasi zuten eguna, eta txapelak Soto del Realera joan ziren; Pablo Vega eta Esther Ramos izan ziren txapeldun, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Bigarren, Aitor Remiaga eta Josune Alberdi, hurrenez hurren, eta hirugarren, Raul Gomez eta Maria Garcia. Herriko onenak, berriz, Asier Acinas eta Sara Gimeno izan ziren. Aurrerago, tortila lehiaketa, txaranga, bazkari, azikolari, dantzari eta zaldi probekin borobildu zuten eguna, eta musikarekin gaua.
Portu auzoan, jolasak izan ziren barra-barra, eta asto karreratik baino gehiago paseotik izan zuena, pailazoen aurretik.
Sagardoa gaur, nahi adina
Eta atzokoa nahikoa ez, eta gaur ere segi egingo du festak, bi auzoetan.
Bietan, gainera, sagardoak hartuko du protagonismoa eguerdian. Portun, Super H elkartea laguntzeko aprobetxatuko dute.
Arratsaldean pailazoak eta harrijasotzaileak izango dira Ergobian, eta Portun, herri kirolak, eta jaien amaiera. Ergobian segi egingo dute bihar ere, festan.
ERGOBIAKO JAIAK
10:30, Meza Nagusia Astigarragan.
11:30, Sagardo lehiaketa. Dastaketa 12:00etan hasiko da, eta sagardoa eta pintxoak izango dira.
16:30, Pailazoak. Tomaxen abenturak. Espien eguna antzeztuko dute, dantza eta animazioarekin.
Jarraian, Leizurik egindako izozkiak banatuko zaizkie haurrei eta Pasai txarangak joko du.
19:00, Harrijasotzaileak, Ergobiko 104kg-tako Harri Beltzarekin: Mikel Lopetegi Urra, Izeta IV, Xabier Peñagarikano, Iñigo Eizagirre, Inhar Urruzuno eta Gorka Etxeberria.
21:00, Kantu afaria Gaztelupeko Orfeon de la Castañarekin.
PORTUKO JAIAK JAIAK
08:00, Egunsentia, suziriekin.
09:30, Diana, txistulariekin.
11:00, Pelota partiduak.
12:00, Meza auzoko hildakoen alde.
12:30, Sagardo dastaketa solidarioa Super H laguntzeko, Miren eta Maialen trikitilariek alaituta.
13:00, XLV. Toka eta Bote Txapelketa; izenematea, 12:50ak arte.
14:30, Bazkaria, Euskal Parrillarekin.
18:30, Herri kirolak, azikoran, harrijasotzen, korrika eta arraunean: Iker Bizente, Jokin Eizmendi, Ibai Alba eta Hernani Arraun Elkarteko kide bat, Mikel Larrañaga, Haimar Irigoien, Andoni eta elkarteko beste arraunlari baten kontra.
Jarraian, Laiotz, zezen suzkoa eta traka.