Maiteak ditu oso, Agustin Urreagak, Ergobiako Festak.?Atzo, txupinazoa botatzeko ohorea hari eman zioten, eta argi geratu zen festarako gogoa baduela. Hala ere, gogoan izan zituen bertan ez zeudenak. «Ergobiako jende asko bizi da kanpoan, Ameriketan eta... Seguru asko merienda eder batekin ospatzen ari direla, festen hasiera!». Betirako joandako beste batzuk gogora ekartzean, berriz, emozionatu egin zen.
Bukatzeko ohar batzuk ere eman zituen; «ondo pasa denak, baina eskandalurik egin gabe! Hor zehar entzun ditugun eraso horien berririk ez dugu jaso nahi Ergobian! Horrela, hauek jarraituko dute izaten Euskal Herriko eta mundu osoko festarik onenak! Gora Ergobia!».
Txupinazoaren ondoren, haur jolasak eta abar luzea etorri ziren, eta astelehenera arte ere, ez da ezer faltako.
Gaur, kros herrikoiarekin hasi, eta patata tortila lehiaketa, txaranga, bazkaria eta abar luzea izango dira.
GAUR, ABUZTUAK 24
San Bartolome
10:30, XII. Kros Herrikoia (XVII. Bernardo Arzallusen oroimena). 10 kilometrotako lasterketa, Ergobiko plazatik hasi eta Santiomendin barrena. Ordekazgain mendiko igoerak ere izango dira. Irabazleentzako garaikurren gaiz, parte-hartzaileen artean zozketatzeko sariak ere izango dira.
12:00, Pasai txarangaren aurkezpenarekin batera, patata tortila lehiaketa egingo da. Eguerdiko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira tortilak, Plazan.
14:00, Bazkari herrikoia karpan. Menua: tomate entsalada, Gernikako piperrak, hegaluzea plantxan, txuleta, edariak, Ezeizako pasteltxoak eta kafea. Prezioa: helduek, 25 euro; umeek, 12 euro. (16 urtetik behera).
18:00, Aizkolariak. Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Suharri Paolla, Luis Polanko eta Eneko Saralegi eta Joxe Maria Esnaola zutikakoan.
19:00, Ergobiko ?suelto? dantza txapelketa. 10 bikotek hartuko dute parte arin-arin eta
fandangoa dantzatuz.
23:30, Zaldi Proba. Andoni Mendizabal eta Itxaso Arruti asteasuarrak izango dira aurrez aurre.
1. Ekolan
2. Talleres Bilan.
01:00, La Jodedera musika taldearen kontzertua.
BIHAR, ABUZTUAK 25
Sagardo Eguna
10:30, Meza Nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen omenez.
11:30, LVIII. Sagardo Lehiaketa. Astigarragako bailarako sagardogile guztiak izango dira gonbidatuak. Dastaketa 12:00etan hasiko da, eta nahi adina sagardo eta pintxo izango da.
1. Joyeria Ayestaran
2. Grupo Iturle.
3. Iretza.
16:30, Pailazoak. Tomaxen abenturak. Espien eguna. Haurrentzako abesti, dantza eta animazioa euskeraz. Jarraian, Leizurik egindako izozkiak banatuko dira haurrentzat, eta bitartean, Pasai txarangak agerraldia egingo du Plazan.
19:00, Harrijasotzaileak. Harri txikien momentuko harrijasotzaile onenen arteko VII. Txapelketa, Ergobiako 104kg-ko Harri Beltza tarteko dutela. Mikel Lopetegi Urra, Izeta IV, Xabier Peñagarikano, Iñigo Eizagirre, Inhar Urruzuno eta Gorka Etxeberria
21:00, Kantu afaria karpan, Gaztelubideko Orfeon de la Castañarekin. Menua: entsaladilla rusa, langostinoak, txekor kostilla, edariak, limoi
sorbetea, pasteltxo sorta eta kafea. Prezioa: helduek, 23 euro; umeek, 12 euro (16 urtetik
behera).
ETZI, ABUZTUAK 26
Idi dema
12:00, Idi-demak. LV. Ergobiko Sari Handia, Tximelak babestua. Olazar Lezokoa, Irarreta Oreretakoa, Isidoro Erretegia Azkoitikoa eta Telleria Lasartekoa.
14:30, Bertso bazkari ofiziala, Miren Amuriza eta Amets Arzallus bertsolariekin. Menua: fritoak, iberiko sorta, zapoa plantxan eta azpizuna entsaladarekin, edariak, Goxua eta kafea. Prezioa: helduek, 28 euro; umeek, 15 euro (16 urtetik behera).
18:00, Idi-demen bigarren txanda jarraian. Beste bi partehartzaileak jarriko ditugu lanean. Ondoren, sari banaketa egingo da.
19:30, Laiotz musika taldea.
23:00, Zezen suzkoa su artifizialak.
Ondoren, Laiotz jaien amaierara arte.
OHARRAK
- Karpako bazkari eta
afarietarako tiketak jaietako txosnan erosi ahal izango dira. Bono berezia izango da, baita ere, karpako bazkari eta afari guztiak barne hartzen dituena, 85 euroren truke.
- Jai Batzordeak eskatu du esandakoa betetzeko, istripu edo istiluak saihesteko.
- Jai Batzordeak jakinarazi du ez dela egingo gertatu
litezkeen istripuen erantzule.