Lankidetza arloko laguntzak, irailera arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 24a, 02:00

Udalak 490.210 euroko aurrekontua dauka, Pobretutako beste herrialdeekiko Lankidetza eta Garapenerako Hezkuntza Programak laguntzeko, eta diru-laguntza hori eskatzeko epea irekita dago, irailaren 16ra arte. Besteak beste, bi arlotan emango dira laguntzak. Batetik, lagunduko dira pobretutako herrien garapena babesteko genero ikuspuntua kontuan hartuta lan egiten duten erakundeak. Bestetik, hernaniarren garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza indartzeko proiektuak. Laguntzak lortzeko bete beharreko oinarrien berri GAOn argitaratu zen abuztuaren 9an. Eskaerak udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan aurkeztu daitezke, irailaren 16ra arte, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00etara eta hilabeteko aurreneko eta hirugarren larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!