Asteazkena izango da San Agustin eguna, eta Artikutzan egun osoko festa izanen da, urtero bezala. Goizeko 11:00etatik aurrera, meza, pilota partiduak, herri kirolak edo musika izanen dira, eta baita artisauen hainbat postu ere. Egun honekin, kotxeentzako aparkalekua ere antolatzen da, oinez 4,5 kilometrotako ibilbidea egitea gomendatzen badute ere, urtegia izandakoaren inguruan, hustuta baitago.