Hernaniarrak Orion gaur, Gure Zirkuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 24a, 02:00

Orion dago egun hauetan, Gu­re Zirkua. Bertako pailazo, akrobata, mago, musikari eta parte-hartzaile guztiek atse­de­nerako tarte bat hartu dute, eta hori horrela, hernaniarrak izango dira gaur bertan, ema­naldi berezi bat emateko.

Arratsaldeko 19:30etan ha­sita, hiru zatiko emanaldia izango da, hain zuzen. Au­rre­na, Joana Ortega eta Sebi Us­tarrozek osatutako Hego Hai­zea bikoteak, Ainara Ortega abeslariarekin batera, kon­tzer­tua emango du. Segidan, Andoni Martinez de Ustaran mago argentinarraren ikus­ki­zu­na izango da. Eta bu­ka­tze­ko, Sebi Ustarrozek berak, Ha­ritz Ezeiza, Garazi Navas eta Ixiar Jauregirekin osatutako Bitartean folk musika taldeak emango du kontzertua.

Sarrerak bertan salduko di­ra, 10 euroan helduentzat, eta 5 euroan, umeentzat. Dis­ko­ak ere salduko dituzte, bai­na honen dirua, Open Arms laguntzeko izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!