Ezinbesteko puntuen bila, Barrenetxea IV eta Ansa II

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 24a, 02:00

Finalerdietako Ligaxka er­di­­bidera iritsiko da gaur, erre­monteko Buruz Buruko Ku­txa­bank Txapelketan. Barre­ne­txea IV hernaniarra eta An­sa II aurrez aurre izango dira; biek galdu egin zuten fase ho­ne­tako aurreneko partidua, eta beraz, ezinbestekoa dute irabaztea, aurrera egiteko.


Bi puntuko abantaila, hernaniarrak

Aurreneko partiduak biek gal­du bazituzten ere, Barrene­txea IVak badauka abantaila txi­ki bat, urnietarraren au­rre­an.?Izan ere, Endikaren au­rre­an bi puntuko aldearekin gal­du zuenez, bi puntu badauz­ka, eta sailkapenean hiruga­rren dijoa, Urriza eta Endi­ka­ren atzetik; launa puntu dauz­kate horiek. Ansa IIak, or­dea, ez dauka punturik pi­la­tuta, eta azkena dijoa sail­ka­penean. Hain zuzen, li­gaxka honetan ari diren lau erremontisten artean azken pos­tuan geratzen dena kan­po­­ratua izango da. Aurrene­ko­ak, berriz, finalera sail­ka­tzea lortuko du zuzenean, eta bi eta hirugarrenaren artean fi­nalerdia jokatuko da.

Abantaila horrekin joka­tzen badu ere, Barrenetxea IVak ere ezinbestekoa du ira­baztea. Izan ere, gaurkoan galduz gero, azken partiduan Urrizaren kontra jokatu be­harko luke, finalera pasa ahal izateko. 


Hiru partidu, Galarretan

Ohi bezala, Galarretako gaur­ko erremonte jaialdia arra­tsaldeko 16:00etan hasiko da, eta Barrenetxea IV eta Ansa IIren arteko buruz burukoa bigarren partidua izango da.

Aurretik, Labaka eta Zal­dua, Beñat eta Arruarteren kon­tra ariko dira, eta on­doren, Ezkurra II eta La­rra­ña­ga, Az­piroz eta Ionen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!