Badator, Kizkiako sagardo txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 24a, 02:00

Gure Izarra elkartea prest da­go Kizkia taldeak urtero an­to­latzen duen sagardo lehiake­ta­rako. Aurtengoa, hogeiga­rrena izango da, eta berriro ere, 20 sagardoren artean onena zein den aukeratuko dute, lau otordutan.


Hasiera, asteazkenean

Txapelketa, asteazkenean, abuz­tuaren 28an hasiko da. Aur­re­ne­ko otordu horretan, 10 sa­gar­dotegitako zukuak das­ta­tu­ko dituzte, arrautz-irinetan frijitutako legatzak lagunduta, eta beste 10 sagardo, frijitu­ta­ko oilasko hegalek lagunduta. 

Bigarren hitzordua iraila­ren 4koa izango dute. Orduko horretan, berriro ere 20 sa­gar­do­ak dastatuko dituzte, baina jakiak trukatuta; oilaskoarekin edandako sagardoak legatza­re­kin, eta alderantziz.

Bi saio horietatik puntu­a­zio onena lortu duten 10 sa­gar­dok egingo dute aurrera, hi­ru­ga­rren astera. Irailaren 11n pro­ba­tuko dituzte 10 ho­ri­ek be­rriro, jaki berdinekin. Hor­tik, 6 onenak pasako dira irailaren 18an jokatuko den finalera.


Sagardoa, kopan

Lehian ariko diren sagardoak, 20 izango dira: Astigarragako Rezola, Petritegi, Larrarte, Alo­rrenea eta Lizeaga; Hernaniko Akarregi eta Itxasburu; Aiako Izeta; Asteasuko Sarasola; Ze­rain­go Oiharte; Adunako Za­ba­la eta Aburuza; Donostiako As­tiazaran eta Kalonge; Agi­na­gako Urdaira; Oiartzungo Ordozelai; Tolosako Eguzkitza; Urnietako Urruzola eta Eula; eta Lizarzako Goikoetxea.

Azken urteetan bezala, sa­gar­do guztiak kopan das­ta­tuko dituztela azpimarratu dute; 3 puntu emango dizkiote edalontzian duen itxurari; 2, usainari; eta 5, ahoari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!