Urreagaren ahotsak, aspalditik esnatu ditu Ergobiko kaleak. Hala ere, aurreko urtean egin zuen lan azken aldiz esatari moduan, urteak aurrera doazela, eta Ergobiko ahotsa izateari uko egin behar ziola esanez. «Gazteei ere lekua utzi behar zaie».
Atzoko txupinazioa Urreagak bota zuen, eta «ilusioz» gainera; esatari afizioari agur esateko modu bat, «erremate gisa». Urte asko egin ditu Urreagak, Ergobiko ahotsa izaten, kaleak alaitzen eta jendea animatzen. Baina atzoko txupinazioan, orain arte Ergobiko jaiak girotu dituen ahotsari «off» botoia zapaldu zion.
Ergobiko festak
Urteak pasa ahala, pertsonak aldatzen diren moduan, festak ere aldatu egiten dira. Urtero aldaketak egon ohi dira; batzuetan, aurreko urteko akatsak berriro ez gertatzeko, aldaketak egiten dira egitarauetan, eta ekintzetan. Besteetan, berrikuntzak behar direla eta, ordutegiak aldatzen dira. Festak, garaietara eta pentsaera berrietara moldatuz dijoazte pixkanaka.
Urreagak dio, garaiak aldatu egin direla. Eta gazteak zirenean, oso ordutegi desberdina zegoela; «goizeko 06:00etan hasten ginen festan, ordurako hasten baitzen diana». Ondoren, 06:30ak inguru, karrozekin Astigarragako elizara abiatzen ziren, jai giroan, txarangarekin, 07:00etako mezara joateko asmoz. Behin hau amaituta, Ergobira itzuli eta «08:00etan, txokolatada egiten genuen». Baina hori, duela 50 urte egiten zen, «gaur egun ordea, festak beranduago hasten dira, 10:30ak inguruan».
Aldaketak medio, urte honetan, Ergobiko ahotsa ez da Urreaga izango, eta baliteke jende askok ahots ezagun hori faltan botatzea.
«Sagardo lehiaketa da gehien gustatzen zaidana, anbientea oso ona da, ni oso gustura egoten naiz bertan»
«Duela 40 urte, gozieko 06:00etan hasten ginen festan»
Urreaga eta Ergobiko festak
Gaztea zenetik bizi izan ditu Ergobiko festak Urreagak. Goizean goiz esnatu, eta kaleetara abiatzen zen, festak gozatzera. Meza ostean, hamaiketako eder bat egiten zuten, sagardoarekin eztarriak bustiz.
Gaur egun, oraindik ere Ergobiko festen zale amorratua da, urtero urtero joaten baita. Hala ere, ehundaka ekintzen artean, Urreagak Sagardo Lehiaketa du gustukoen. Bihar ospatuko da LVIIa hain zuzen, goizeko 11:30ak aldera. Han izango da Urreaga, «sortzen den anbientea oso ona da, ni oso gustura egoten naiz bertan».
Opor garaiak heltzen direnean, Urreagak beti, tarte bat eskaintzen die Ergobiko festei. «Nonbaitera joan behar dudanean, Ergobiko festak beti mantentzen ditut».
Eta orain, zer??
Aurreko urtean utzi zuen Ergobiko ahotsa izateari, eta atzo txupinazioarekin erremate gisa, agurtu zuen bere afizioa. Hala ere, Urreagak ez ditu festak alde batera utziko, zale amorratua da eta etorkizunean ere halaxe izaten jarraituko du.