Etenik gabe lanean jarraitzen du Eva Esnaola atleta hernaniarrak. Azken lasterketa pasa den asteburuan izan zuen. Igandearekin, Palentziako Bascones de Ojeda herrian egiten den Rio Bohedo maratoian hartu zuen parte, eta ikaragarrizko marka lortu zuen: txapeldun izan zen emakumezkoetan, 3:39:40ko denborarekin