Udara borobiltzeko, auzotarren artean egun-pasa egitea erabaki dute Osiñagako Auzo Elkartean. Irailaren 1ean Nafarroara joango dira, Leireko monasterioa, Xabierko gaztelua eta Zangotza herria ezagutzera. Autobusa elkarteak ordainduko du, baina bazkaria, norberak; 30 euro izango dira. Parte hartzeko izena eman behar da, beranduenez, astelehenean.