Udara honetako ia ostiral eta larunbatero, Valium obra antzeztu dute Vito Rogado eta Naiara Arnedo aktoreek, Osiñaga auzoan, Errotaran Goikoa baserrian antolatutako aire libreko Valiumteatro antzokian. Larunbat honetan ere berriro izango da antzerkaiz gozatzeko aukera, eta datorren asterako azken saioa prestatzen ari dira. Sarrerak 15 euroan erosi daitezke 649 874 184 telefonoan edo javialonso@mac.com helbide elektronikoan. Ateak 18:00etan irekiko dituzte, eta antzezlana 19:00etan hasiko da. Ondoren, barbakoa egingo da.