Salaberriak etxera, Aste Nagusiko txapela

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 23a, 02:00

Donostiako Trinitate plazan jokatu da esku pelotako Aste Na­gu­sia Txapelketa, eta Iker Sala­berria jubenila izan da txapelduna, Andoaingo Gazteleku elkarteko Jurgi Mujika bikote zuela. Finalean 18 eta 17 irabazi zuten De la Torre eta Zalakainen kontra, ondo jokatutako partidua. Aurrelari hernaniarrak txokora egindako tantoarekin bukatu zen lehia, gainera. Finalera iristeko, aurretik Aranburu eta Zalakaini irabazi zieten, 18 eta 4.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!