Elikadura eta lore eta landareen kontsulta ardatz, Bizi Baratzean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 23a, 02:00

Bizi Baratzea proiektuaren ba­rruan, eguneko festa berezia antolatu du Argia aldizkariak, irailaren 7rako. Orona Ideon, 11:00etan hasita, hitzaldiak, lore eta landareen inguruko aurrez aurreko kontsulta eta jaki dastaketa izango dira, jasangarritasuna oinarri.


Diametro 200, Lur Garden, Karabeleko eta Bizi Baratzea

Hitzaldiak izango dira elikadura osasuntsuari eta bertako eta garaiko ekoizpen ekologikoari buruzkoak.

Aurrena, Diametro 200 jatetxeko Fede Pacha eta Iñigo Marquet, Orona Fundazioko Ga­rapen Zuzendaria ariko dira, ekoizle txikien eta nekazaritza ekologikoaren inguruan. Gero, Karabelekoko Oier Iu­rra­mendi hernaniarra, ekonekazaritzaz eta errehabilitazio psikosozialerako zentroaz arituko da, eta segidan, Lur Gardeneko Iñigo Segurola, paisajismoaz.

Zuzeneko kontsulta eta luntxa

Hitzaldiekin bukatzeko, Jako­ba Errekondo paisajista eta agro­nomoa, Bizi Baratzea pro­iek­tuaz ariko da. Era berean, ja­rraian, Iñigo Segurolarekin ba­tera, bertaratutakoek lore eta landareen in­guruan dituzten zalantzak argituko dituzte zuzenean, aurrenekoz.

Bukatzeko, bertako eta garaiko produktu ekologikoekin luntxa emango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!