Festa giroan murgilduko dira gaur, Ergobia eta Portu auzoetan. Ergobian, 16:00etan hasiko dira jaiak, haurrentzako makina bat ekintzarekin; tartean, apar festa, puzgarri eta txokolatadarekin. Afariaren ondoren, zezen suzkoa izango da ohi bezala, eta gero, Penthatloi ikusgarria, puntako kirolari eta auzotarren artean. Astelehenera arte luzatuko dira festak.
Portun, berriz, 12:00etan botako dituzte suziriak, baina lehendik umeentzako makina bat ekintza izango da, eta baita arratsaldean ere. Ohiko lorontzi lehiaketa eta sardin jaterik ez da faltako; ezta musika eta magiarik ere. Igandera arte, etenik ez!
ERGOBIAKO JAIAK
-12:00, Jaietako idi eta zaldien pisaketa.
-16:00, Jaien hasiera. Haur jolasak, puzgarriak, apar festa, DJ Aros eta txokolatada txurroekin. Tartean, auzoko Dynamic dantza taldea.
-21:00, Luma gorri oilasko jatea, entsalada eta gazta, intxaur eta irasagarrarekin. Txartelak, karpan (helduek 20 euro eta umeek, 12).
-23:15, Zezen suzkoa
-23:30, Ergobiako Penthatloia. Xabier Orbegozo (Arria V), Xabier Zaldua, Leire Astiazaran eta Itxaso Onsalo, auzokoen kontra.
-00:30, DJa karpan.
PORTUKO JAIAK
-10:00, Marrazki eta pintura lehiaketa.
-11:00-13:30, Haurren parkinga: puzgarriak, parke txikia, ohe elastikoak, olla edo eltzea.
-11:30, Txapeteri lore eskaintza.
-12:00, Jaiei hasiera, suziri, buruhaundi eta txistulariekin.
-13:00, Marrazki erakusketa.
-16:00-19:00, Haurren parkinga.
-17:00, Haur jolasak: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, ura eta irina...
-18:00, Txapeteren omenez, lorontzi lehiaketa eta txokolatada.
-20:00, XXIX. Sardin jate herrikoia.
-23:00, Andoni magoa, Argentinatik.
Ondoren, Puro Relajo musika taldea.