Aritzeta atsedenerako leku, G7 dela eta

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 22a, 02:00

Miarritzen abuztuaren 23tik 26ra egingo den G7 goi-bilera dela eta, Biriatuko mugan sortu daitezken trafiko arazoak arintzeko Aritzetako zerbitzugunea irekiko duela jakinarazi du Foru Aldundiak. AP-8 eta GI-20 errepideen arteko bidegurutzean kartelak jarriko ditu, gidariak GI-20 errepidera desbideratu deitezen eta Aritzetako zerbitzugunera iritsi daitezen. Denera, ibilgailu arinentzako 381 aparkaleku dauzka Aritzetak, bi plataformetan, eta gasolindegia eta kafetegia ere badaude. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!