Endikak irabazi dio norgehiagoka, Barrenetxea IVri

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 22a, 02:00

Asteartean sartu ziren erre­mon­teko Buruz Buruko Kutxa­bank Txapelketan, Endika eta Ba­rrenetxea IV hernaniarra. Li­gaxkako finalerdietako bat zuten zuzenean jokatu be­ha­rra, eta irabaztea garran­tzi­tsua zen bientzat, lehian aha­lik eta puntu gehien edukita sartzeko. Partidu bizia, joko eta emozio haundikoa jokatu zuten, eta azkenean, iaz be­za­la, Endikak lortu zituen lau pun­tuak her­na­niarraren aur­ka, 30 eta 28 irabazi baitzion Ba­rrenetxea IVri. 

Pelotari ondo jo zioten par­ti­du osoan zehar, bi erre­mon­tis­tek. Barrenetxeak min haun­di­agoa egin zuen, oro­ko­rre­an, sa­keetan, eta Endikak, pe­lo­te­o­an. Oso berdindua izan zen lehia; tarte haundiena 10 eta 5ekoa izan zen, Endikaren alde. Baina Barrenetxeak 11ra berdintzea lortu zuen, eta baita aurretik jartzea ere. Hor­tik aurrera, hainbat berdin­ke­ta izan ziren, azkenean En­di­kak garaipena lortu zuen arte. Horrela, Endika eta Urriza daude sailkapenean au­rre­ne­ko postuan, lau punturekin; Ba­rrenetxea IV hirugarren, bi punturekin; eta Ansa II laugarren, 0 punturekin.

Gaur, 16:00etan, beste hiru part­idu jokatuko dira Gala­rre­tan, baina Buruz Buruko hu­rre­na, larunbatean izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!