Ostiraletik igandera, San Joan Txiki

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 21a, 02:00

Abuztu bukaerari ukitu alaia jartzeko asmoz, berriro ere antolatu dira Portuko jaiak. Ostiralean hasiko dira, eguerdiko 12:00etan, baina aurretik, 10:00etan hasita, umeentzako makina bat ekintza izango dira. Festak igandera arte luzatuko dira, eta ez da faltako urteroko lorontzi lehiaketa, sardin-jatea, asto karrera edota sagardo dastaketarik. Kontzertuei dagokienez, berriz, ostiralean Puro Relajo taldea izango da, gauean, eta larunbat eta igandean, Laiotz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!