Jolaserako azken egunak, igerilekuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 21a, 02:00

Mendi Mendiyan igerileku irekietan jolaserako hainbat aukera jarri dituzte abuztuko egun zehatz batzuetan. Gaur, berriro ere, ohe elastikoak, slack line, ping-pong, badminton, jolas anitzak... izango dira aukera 11:00etatik 13:00ak aldera arte, eta ondoren, 14:30ak ingurura arte, koltxonetak aterako dituzte igerilekuetarako. Jolas hauekin goza­tzeko azken aukera abuztuaren 26 eta 28an izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!