Auzotarrekin batera bisita, Nafarroa aldera

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 21a, 02:00

Udara modu politean buka­tze­ko, urtero bezala, auzo­ta­rrak elkartu eta irteera bat egi­teko eguna jarri dute Osi­ñagako Auzo Elkarteko kideek. Hitzordua irailaren 1erako jarri dute, eta Nafarroara egin­go dute bisita.


Egun pasa, bazkari eta guzti

Hernanitik irailaren 1eko goi­zeko 08:30etan aterako dira. Baina irteera gunea aldatu egin dute; «aurten, bidea kon­pontzen hasi behar dutela eta, Akarregi poligonoan dagoen Bi Herriak taberna gunetik» ate­rako dira. 

Goizean goiz abiatuta, au­rre­neko geltokia Leireko mo­nas­terioan egingo dute. Ha­maiketakoa egin, eta eliza eta kripta bisitatuko dituzte.

Leireko monasterioko eliza eta kripta, Xabier gaztelua eta Zangotza herria ezagutuko dituzte.

Ondoren, Xabier gaztelua bisitatu eta ezagutzeko aukera izango dute.

Handik, bazkaltzera Zan­go­tza herrira joango dira. Baz­karia norberak berea ordain­du beharko ditu, eta 30 euro balioko ditu. Autobusa, berriz, auzo elkartearen kontura izango da.


Izen-ematea, irekita

Planaren berri ematearekin batera, Osiñagako Auzo El­karteak jakinarazi du izen-emate epea irekita dagoela, eta hain zuzen, astelehenean, abuztuaren 26an itxiko dela. Elkarteko kideren batekin harremanetan jarri behar da, izena emateko. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!