Lau taupadaren erritmora, Hamabostaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 21a, 02:00

Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikas­leak dira Jon Patxe her­naniarra, Luis Álvarez bur­gos­tarra, Guillermo Eizaga logro­ño­a­rra eta Carlos Rubio ando­ain­darra, eta Four Beats per­ku­sio taldea osatu dute, Do­nostiako Musika Hamabostal­dian jotzeko.

Gaur emango dute kon­tzer­tua, Interprete Gazteen Ziklo­an, 19:00etan hasita, Miramar jau­regian, eta sarrerak erosi daitezke, quincenamusical.eus webgu­ne­an, 5 euroan.

Hernaniarrak Kronikari ai­tor­tu dionez, «perkusioa oso gu­txi ezagutzen da» egun; «ba­te­ria» dator edonoren burura. Bai­na, «askoz ere gehiago» da, eta gaur era­kutsiko dute hori. Kon­tzer­tu «eramangarria» eta «era­kar­garria» agindu du; «perku-pop deitzen diogu!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!