Hiru hernaniar, Master Kirola Txartela finalean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 20a, 02:00

Maider Huizi, Amaia Irazus­ta­barrena, eta Unax Pagola Do­­nos­tiako Aste Nagusian jo­ka­tutako Master Kirola Txar­tela Txapelketan aritu dira, eta txapelak Hernanira ekarri dituzte.

Larruzko paletarekin, ema­­kumezkoetan, aurrez au­rre aritu dira Maider Huizi eta Amaia Irazustabarrena; Gal­dos izan zuen bikote aurrenekoak, eta Erasun, bigarrenak. Finalean, oso partidu berdindua jokatu zuten. Aurreneko seta, 4 eta 8, Irazu­st­a­ba­rre­naren aldekoa izan zen. Bi­ga­rrena eta hirugarrena, berriz, 8 eta 6, Huiziren aldekoa. Laugarrena, 7 eta 8, Irazus­ta­ba­rrenaren aldekoa, eta bosgarrena ere bai, 6 eta 8. Horrela, 2 eta 3, Irazusta­ba­rrena eta Erasun izan ziren txapeldun. 

Partidua «ikusgarria» eta «gozatzekoa» izan zela ziurtatu dute zaleek, eta eitb.eus webgunean ikusi daiteke.

Bestalde, Pagolak mutilen jubenilen mailan hartu zuen parte. Ponce izan zuen bikote, eta Zumeta eta Mutuberria, arerio. Hernaniarra izan zen txapeldun, 35 eta 24.

Bukatzeko, palaren alde aritutakoei omenaldia egin zieten; tartean, finalean aritutako palista hernaniarrei eta Garbiñe Tijerori. Sariak Gloria Agirrek, Txikita de Aizarnak banatu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!