Ostiralean emango zaie hasiera Ergobiko festei, goizeko 12:0etan, jaietan parte hartuko duten idi eta zaldien pisaketarekin. Arratsaldean izango da txupinazioa eta haur jolasak ere egongo dira, hala nola, puzgarriak, apar festa, txokolatada eta beste hamaika ekintza gehiago.
Gaueko 21:00ak aldera luma gorri oilasko jatea egongo da karpan, bapo afaltzeko. Helduak 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtetik beherako haurrek, 12 euro. Afaria amaitu ostean, Ergobiko Penthatloia egongo da. Punta puntako herri kirolariak auzoko taldearen aurka, hain zuzen.
XII Kros Herrikoia, larunbatekoa
Ostiralean amaituko da izen emateko epea. Inskripzioak 11 euro balio du, eta www.kronoak.com web orrialdean egin daiteke.
10 kilometroko lasterketa izango da, Ergobiko plazatik hasiz, eta Santiomendiko bideetan barrena murgilduko da. XVII Bernardo Arzallusen oroimenean burutuko da lasterketa. Txapela, helmugara iristen den lehenengo gizon eta emakumarentzat izango da, eta garaikurra berriz, auzoko irabazlearentzat zuzenduta joango da.
Parte hartzaile bakoitzak Idiazabal gazta laurden bat jasoko du, eta horrez gain, Sagardo botila eta FULL GAS en gel bat. Behin proba amaitu ostean, nahikoa janari egongo da, berriro ere indarrak hartu eta festetan jarraitzeko. Parte hartzaileen artean zozketak eogngo dira, sari ugari baitaude banatzeko. Jarraian, tortila patata lehiaketa eta bazkari herrikoiaz gozatzeko aukera egongo da.
Beraz, antaolatzaileek Krosean izena emateko, arin ibiltzea gomendatzen dute, ostiralean ixten baita izena emateko epea.