Ligaz kanpokoaren ostean, 'Maialen' traineruak bi estropada Liga amaitzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 19a, 02:00

AURREKO ostegunean, Herna­niko neskek, Castroko estro­pa­detan 3 puntu lortu zituz­ten, eta ETE Ligako sail­ka­penean zortzi­garren po­s­tu­ari eutsi diote, 62 punture­kin.

Larunbatean ordea, Ligaz kanpokoan aritu ziren, arra­tsaldeko 17:30etan, Donos­tiako Urumea ibaian antolatu zen estropadan. Bi tanda burutu ziren bertan, eta Maialen trainerua, lehenengoan atera zen, San Juan eta Isuntzarekin batera. Hernaniko neskak, lehe­nengo tanda honetan, bigarren gelditu ziren, au­rre­tik San Juan, 10 segun­duko diferentziarekin. Lehenengo tanda honetan beraz, aurre­neko postuari San Juanek eutsi zion, ondoren Hernani, eta hirugarren Isuntza gelditu zen.

Larunbateko Ligaz kanpoko sailkapen orokorrean honela gelditu ziren; Zumaia lehen­engo, bigarren San Juan, hiru­garren Hibaika, laugarren De­u­sto, bostgarren Tolosaldea, seigarren Hernani, zazpi­ga­rren Isuntza eta azkeneko La­purdi, ez baitzen Ligaz kan­pokoan aritu.

Estropada honek, Ligarako punturik emango ez badu ere, lehiaketako giroan murgil­duta jarraitzeko balioko die hernaniar neskei, Liga amaie­ra gertu baitago. Hilaren 24an eta 25ean jokatu­ko dituzte azken estropadak eta sailka­penean kox­karen bat gora egiten saiatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!