Ajearekin utzi dute festek, Santiomendiko ermita ere

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 17a, 02:00

Amabirjin egunarekin ospatzen dituzte urtero Santiomendiko festak, eta aurten ere, hala egin dute. Ekin­tza berezia antolatu dute, gainera; herri kirol desafio ikusgarria bizitu ahal izan zuten auzotarrek ostegunean, ermitaren azpian. Segan eta aizkoran aritu ziren Suharri Irazustabarrena eta Suharri Rodriguez Paolla, Iban Pardo eta Jokin Basozabalen aurka. Aurrenekoak izan ziren garaile. Auzoko festak bukatu bai, baina ermitan bertan geratu zen jai-giroa; San Roke eguna ospatu baitzuten bertan, atzo. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!