Kontzentrazioa gaur, Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 16a, 02:00

Ostiralero bezala aldarrikapena kalera eramango dute gaur ere preso eta iheslarien senide eta lagunek. Oraingo honetan, kontzentrazioa egingo dute Zinkoenean, arratsaldeko 20:00etan hasita. Bertaratzeko deia egin dute, izan ere, «euskal preso eta iheslariak etxean izan behar dute. Bada garaia guztion eskubideak errespetatuak izateko eta espetxe politika aldatzeko. Ez dugu gizarte baketsu bat izango gatazka guztiz konpondu arte, honegatik kalera atera beharrean gaude oraindik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!