Beste lau lagunarteko, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abuztuaren 16a

Aurredenboraldiarekin batera, aurreko astean izan zituzten aurreneko lagunartekoak CD Hernaniko mutilek. Oraingo honetan ere, beste lau lagunarteko jokatuko dituzte bihar. Horietako bat Zubipen izango da, Erregional Preferenteena; goizeko 11:30etan hasita, Euskaldunaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Gainontzeko hirurak, aldiz, kanpoan jokatuko dituzte. Ohorezko Erregional mailakoek, Mutrikun, 12:00etan; Jubenil Liga Nazionalekoek Marcillaren kontra, 12:00etan Nafarroan; eta Ohorezko Jubenilek Oiartzunen kontra, haien zelaian, arratsaldeko 18:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!