Irazustabarrena eta Huiziren artean, txapela

Aste Nagusiko Txapelketa ari dira jokatzen Hernaniko pa­listak, paleta larruz. 

Duela egun batzuk Maider Huizi hernaniarra finalera sailkatu zen Galdosekin batera, eta herenegun, Amaia Ira­zustabarrenak lortu zuen finalerako txartela, Erasune­kin batera, Isasmendi eta Saezi 3-1 irabazita. 

Hori horrela, bi hernaniarrak aurrez aurre arituko dira gaur txapelketako finalean. 

Arratsaldeko 18:00etan ha­sita izango da norgehiagoka Donostiako Amara auzoko Ata­no pelotalekuan.


Txapela, Hernanira

Biek aprobetxatu beharko du­te elkarrekin jokatu izan du­te­la, eta elkar ezagutzen dutela besteari irabazteko. Txape­la Hernanira iritsiko dela, zalantzarik ez dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikalari gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez Kronikalari!