Larunbat honetan, arratsaldeko 18:30etan Euro Basque Rugby Challenge 1. jardunaldiari hasiera emango dio Hernanik, eta lehen partidua Aviron Bayonnais Rugby Bren aurka izango da.
Datorren astean, Hernaniko errugbi taldeko mutilek Getxo izango dute aurkari moduan.
Hernaniko errugbi elkarteak adierazi du, aurrean duten proiektu honek arrakasta izateko, guztion parte hartzea ezinbestekoa izango dela. Hori dela eta, Landarera gerturatzeko eta Hernaniko taldea animatzeko deia egin nahi dute.
Beraz, larunbat arratsalde honetan, Landaren giro paregabeaz gozatzeko aukera egongo da. Hernaniko mutilek herritarren bultzada bat behar baitu denboraldia ezin hobe hasteko. yy