«Guztiok elkarrekin Goizueta gara!»

Kronika - Erredakzioa 2019ko abuztuaren 15a

sorpresa prest zutela adierazi zioten egun batzuk lehenago Kronikari udal korporazio berriko kideek, eta halaxe izan zen. Bertsotan eman zieten hasiera herriko fiestei Unai Miranda alkateak, eta beste bost zinegotziek: Alaitz Esku­de­rok, Iñaki Etxeberriak, Ana Uitzik, Maialen Apezetxeak eta Igaratza Apezetxeak.


«Ongi etorri guztioi aurten­go festara» kantatu zuten has­teko, bertsoari hasiera ema­nez. Eta jarraitu zuten: «erres­petuz bada, egun eta gaba». Eta elkarlanerako mezua ere za­baldu zuten, bukatzeko: «guz­tiok elkarrekin Goizueta gara!».


Bertsoaren ondoren, Igan­dea txaranga zoriontzeko apro­betxatu zuen Miranda alkate­ak, 25 urte bete dituztela-eta.

Erraldoi eta buruhaundiek jarraitu zuten, gero, eta ordutik aurrera, ez da festa gogorik faltatu. 


Dianak animatuko du egu­naren hasiera gaur, eta entzie­rroa izanen da, gero. Gauera arte izanen da zer gozatua, Amabirjin egunean. 


GAUR, ABUZTUAK 15, 

Amabirjin eguna

07:30, Diana, dultzaineroekin.

08:00, Entzierroa, Lasturko zezenekin.

10:30, Meza Nagusia eta ohiko prozesioa.

12:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak dultzaineroekin herrian zehar.

12:00, Pilota partiduak:

Gazteen artean: Ohian Legarreta-Xuban Iturbe, eta Aiur Elizazu-Eukeni Etxenike.

Lehendabiziko mailako afizionatuak: Apezetxea-Murgiondo, eta Etxezarreta-Arrate.

13:30, Igandea Txaranga.

17:30, Zezenak Lasturren eskutik.

19:00, Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Aitor Sarriegi. 

Gai-jar­tzailea: Aritz Zerain

Ondoren, Igandea Txaranga.

20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

21:30, Dantzaldia Ikastolan, DJ Mikeltxirekin.

21:45, Afari Herrikoia Umore Ona elkartean.

00:30, Kalejira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!