Kutxa Kultur Gauak ekimenaren azkeneko asteak, iraila arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 14a, 02:00

KULTURA sustatzeko asmo ho­rretan, aurrerapauso bat eman du aurten Kutxa Fundazioak, Kutxa Kultur plataformaren bitartez. 

Kutxa Kultur Gauak da ekimen hori, eta horri esker, ekainaren erdialdean hasi eta irailaren erdialdera bitarte kulturaz zi­priztindu du Donostiako Ta­bakalerako terraza, eta ho­rre­tan jarraituko du datozen asteetan ere. 

Izan ere, Kutxa Kultur G­a­uak­en egitarauan, oraindik zortzi kultur-ekintza gozatzeko aukera izango dute gipuzkoarrek, baita inguru hauetan bi­sitan dabiltzanek ere. 

Orain arte bezala, falta di­ren zortzi kultur-jarduerak os­tiral eta larunbatetan izango dira, iluntzeko 20:00etan hasita, Tabakalerako laugarren pi­suan. Euria egiten duenean, or­dea, Kutxa Kultur Plazan egiten dituzte.

Jarduera edozein dela ere, sarrera debalde eta librea da, terrazaren aforoa bete arte.


Makina bat disziplina, aukeran 

Ekainaren 15ean Kutxa Kultur Gauak ekimena martxan jarri zutenetik, hamaika kultur-disziplinekin gozatzeko aukera izan dute Tabakalerako terrazara agertu direnek: «kontzertuak, dantza, antzerkia, topaketak, disko festa, dantza ga­rai­kidea, tailerrak, instagramer eta youtuberren hitzaldiak... kalitatezko eskaintza eta oso betea», Kutxa Fun­da­zioaren hitzetan.


Azkeneko jarduerak ere, publiko guztiarentzat

Espageti taldeak eman zion hasiera Kutxa Kultur Gauaken egitarauari ekainaren 15ean, eta nerabeentzako ekin­tza ba­tek emango dio bukaera, irailaren 14an, Izanezberdin Kutxa Fundazioaren ekimenaren bi­tar­tez.

Ordura arte, beste zortzi kultur-jarduera izango dira. Kontuan izan behar da ostiral eta larunbat honetan ez dagoela ekintzarik, Aste Nagusia dela-eta. Hortaz, datorren astetik aurrera izango da azkeneko traka. 

Anarkia relacional antzerkiak emango dio hasiera azkeneko asteei, hurrengo asteko ostiralean, abuztuaren 23an. Mila Espiga eta Belén Cruzek Puro Bollo jaialdira eramango dute publikoa, beste garaiko bi emakumeen ikuspuntutik.

Hurrengo egunean, abuztuaren 24an, Ras Miguel & Tafari Irungo taldeak kontzertua eskainiko du; erro reggae estiloa jorratzen dute.

Baina beste ekintza mota batzuk ere izango dira irailaren 14ra bitarte: euskerazko antzerki bat, youtuber baten hitzaldia gaztetxoentzat, baita dantza eta musika jorratzen dituen jarduera berezi bat ere. 

Aldi berean, kulturaz eta Donostiako panoramika ederraz gozatzeko aukera ematen du Kutxa Kultur Gauak. 


KUTXA KULTUR GAUA

Egitaraua

Abuztuak 23, Antzerkia: Anarkia relacional (gaztelaniaz).

Abuztuak 24, Musika: Ras Miguel & Tafari.

Abuztuak 30, Dantza: Dantz Festival.

Abuztuak 31, Youtuberra: Andrea Compton (#IZANEZBERDIN).

Irailak 6, Musika: Umorea(euskeraz).

Irailak 7, Antzerkia: Ghau.

Irailak 13, Dantza eta musika zuzenean: LABO GO 17. MugMus Laborategia- ESKU HARRIAK: Oteizaren (h)aria.

Irailak 14, Musika: Tailerra eta DJ saioa (#IZANEZBERDIN).


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!