LEHENDAKARITZA sailak, Funtzio Publikoak, Barne eta Justiziako Departamentuak 180.000 euro eman dizkie Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Izaba, Lesaka eta Luzaideko udalei suhiltzaile bolondresak finantzatzeko.
180.000 euroko laguntza hauetan, 159.000 euro gastu arruntetara bideratuko dira; 105.863,56 euro ohiko gastuetarako eta 53.136,44 euro ezohiko gastuetarako. Gainontzeko 21.552,27 euroak inbertsioetarako izanen dira. Goizuetari 32.553,69 euro egokitu zaizkio: 16.040 euro ohiko gastuetarako; 8.535,02 euro ezohiko gastuetarako; eta 7.978,67 euro inbertsioetarako izango dira, hain zuzen.
133 bolondres Nafarroan
Bolondres hauetatik gehiengoak Goizuetan daude, 31 zehazki. 24 Luzaiden, 21 Lesakan, 20 Leitzan, 13 Agoitzen, eta 12na, Beran eta Izaban. Hiriko zein basoko suteei aurre egiteko eta bilaketa nahiz erreskate lanetarako ekipamenduak eta baliabideak dituzte.
31 suhiltzaile bolondres daude Goizuetan, eta 102 mobilizazio egin zituzten aurreko urtean zehar.
2018ko mobilizazioak
Aurreko urtean, 245 aldiz mobilizatu ziren, eta Goizuetako taldea gehiengoa izan zen, 102 mobilizazio egin zituzten, hain zuzen, anbulantziaz egindako 41 joan-etorriak barne.
Hitzarmena Udalekin 2016an
Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako jarduneko kontseilaria den María José Beaumontek, lankidetzan jarduteko esparru hitzarmena sinatu zuen duela hiru urte, 2016ko maiatzean, hainbat udalekin, haien artean Goizuetakoarekin.
Hitzarmen honen bidez, Barneko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartu zituen zenbait konpromiso, haien artean; laguntza ekonomikoak ematea. Honela, babes zibileko sisteman integratzeko aukera erraztuko zaie, eta suhiltzaile boluntarioen eragiketa-prozedurei, formakuntzari, prebentzio eta dibulgazioko jardueretan parte hartzea bultzatuko da.
Ezbeharretan esku hartzeari buruzko ekintza koordinaturako gidalerroak ere finkatuko dira. Konpromiso hauez gain, udalek, haien artean Goizuetako udalak, beren gain hartu zuten Babes Zibilari loturiko zerbitzuen antolaketa eta mantendimendua. yy