Eskola liburuak Kronikan, utzi eta eramateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 12a, 02:00

Testu liburuen bigarren es­ku­ko azoka jarriko du martxan Kronikak. Gaurtik, hilaren 23ra arte, Hernaniko Larra­men­di 11 kaleko bulegoan utzi ahal izango dira dagoeneko behar ez diren, baina oraindik ere etxean gordeta dauden eskolako testu liburuak.

Ondoren, abuztuaren 26tik irailaren 6ra arte, merke-merke erosi ahal izango dira.


Armairuak hustu eta Kronika lagundu

Azoka honekin hiru helburu jarri ditu Kronikak: batetik, ar­mairuak hustutzen lagundu eta testu-liburuak berrerabil­tze­ko aukera ematea; bestetik, liburuak merke erosteko au­kera ematea; eta, azkenik, Kro­nikari laguntzea.

Astigarraga eta Hernaniko ikastetxeetako eskola liburuak jasoko dira, Lehen eta Bi­garren Hezkuntzakoak, nahiz Batxi­ler­go­koak. Liburuak ekar­­tzen di­tuenaren datuak ja­soko dira, eta hartara, ondorengo azokan liburuak salduz gero, dago­ki­o­na ordaintzeko harre­ma­netan ja­rri ahal izango da Kro­nika berarekin. Zati bat, Kronika laguntzeko gordeko da. 

Liburuak saldu ezean, hauek bueltan jasotzeko epea jarriko da, hala nahi dutenek aukera izan dezaten. Gero,  hus­tu egin­go da Kronikako biltegia ere.


Azoka, hilabete bukaeran

Eskolako testu-liburuen azo­ka, berriz, abuztuaren 26tik irailaren 6ra bitartean egongo da jarrita, Kronikan. Bertatik nahi denean pasa eta behar dena erosteko aukera izango du nahi duenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!