Hirugarrenez jolasera, igerileku irekietara

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 12a, 02:00

Goiza jolasean pasatzeko au­kera izango da gaur ere, Men­di Mendiyaneko igerileku ire­kietan, abuztuko astelehen eta asteazkenero bezala. Abuz­tua­ren 28a izango da azken egu­na. Goi­ze­ko 11:00etatik 13:00e­ta­ra bitartean, lehorreko jo­lasetan aritu ahal izango da: ohe elastikoak, slack line, ping-pong, badminton, bolei­bo­la, fut­boleia, harrapake­tan...

Eguerdi partean, berriz, 13:00a aldera, koltxonetak ate­rako dituzte igerilekuetara, eta 14:30ak ingurura arte jo­lastu ahal izango da horiekin.

Ohiko sokorristez gain, 6 begirale ere izango di­ra de­ne­ra, bai lehorreko eta baita ure­tako jolasek iraun bi­tar­tean.

Eguraldia bustitik badator, aukeran, hobe berdin-berdin blai egitea, baina jolasetan mur­gilduta! yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!