Zezenketen aurka bat egiteko deia, asteazkenerako

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 11a, 02:00

Prentsaurrekoan bat egin zuten asteazkenean Askekin­tza Donostialdeak, Donostia Anti­tau­rina Orain eta Eguzki Era­kunde Ekologistak, hilaren 14rako manifestaziorako deia egi­teko. Bulebarretik 18:00etan aterata, «zezenketarik ez, ez he­men, ez inon» aldarrikatuko da. 

Askekintzak, gainera, ma­ni­festazioaren barruan bloke antiespezista bat osatzeko deia egin du, «animaliek su­fritzen duten zapalkuntza ez delako bakarrik zezenketetara mugatzen, eta ondorioz, ani­ma­lien askapena aldarrika­tze­ko beharra dagoelako».

Salatu zuten, gainera, Do­nostiako alkateak «bere  hitza ez bete» izana; «Goiak eta bere gobernuak eskatutako 2017ko hiritarren pertzepzio inkestak argiro erakutsi zuen donos­tia­rron %71 Udalak bere insta­la­zioak zezenketak egiteko era­bil­tzearen kontra dagoela». Gaineratu zuten, era berean, «zezenketak ekimen pribatua direla faltsua» dela, «Udalaren laguntzarik gabe Donostian aspaldi desagertu ziren». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!