Lagunarteko aurreneko biak, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 10a, 02:00

Aurredenboraldiari hasiera eman diote CD Hernaniko hainbat futbol taldek, eta bik gaur jokatuko dituzte lagunarteko aurreneko partiduak ere; biak, Zubipen. Aurrena, Nazional Jubenil taldeko mutilen txanda izango da. Goizeko 10:00etan aterako dira zelaira, Vasconiaren kontra indarrak neurtzera. Ohorezko Erregional Mailako mutilen taldea izango da zelairatzen bigarrena. Arratsaldeko 19:00etan hasiko du Pasaiaren kontrako lagunarteko partidua. Datorren asteburuan preferenteen eta ohorezko jubenilen taldeak ere hasiko dira partiduekin, baina kanpoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!