Final laurdenetako ligaxkako bigarren partiduan izango dira aurrez aurre gaur Azpiroz eta Ansa II, Buruz Buruko erremonteko Kutxabank Txapelketan aurrera egiteko lehian. Ikusmin haundiko partidua izatea espero da, iazko bien arteko duelua ere ikusgarria izan baitzen, eta ordukoan ere, aurrera egiteko lehian ibili baitziren. Azpirozek irabazi zuen ordukoan, baina juxtu-juxtu.
Aurten, Azpirozek ezinbestekoa du Ansa IIri irabaztea, eta ondoren, gainera, zain egon beharko du, honek Ezkurra IIren kontrako partiduan zer egiten duen ikusteko.
Gaurko beste hiru partiduei dagokienez, Beñat-Agirrezabala eta Zaldua-Zubiriren artekoa, Juanenea-Etxeberria III eta Segurola-Ionen artekoa eta Zeberio II-Barrenetxea IV eta Urriza-Endikaren artekoa izango dira. Hernaniarrak 40-37 irabazi zuen herenegun Zeberiorekin berarekin, Ezkurra II eta Ionen kontra, baina gaurkoan, are arerio gogorragoak izango dituzte.