Bi estropada Maialenek, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 10a, 02:00

Badoa aurrera ETE Liga ere. Asteburu honetan bi estropada jokatuko dituzte Hernani Arraun Elkarteko neskek, eta horrela, beste hiru estropada besterik ez dira geratuko, Liga bukatzeko.

Gaur, I. Zumaiako Iku­rrina izango dute jokoan, eta bihar, XXXV. Ondarroako Ban­dera.


Arratsaldean, Zumaiara

Zumaiako estropada arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta Maialen trainerua bigarren txandan aterako da, Isuntza, San Juan eta Kaikurekin batean. Aurreneko txandan Co­lindres, Lapurdi eta Ondarroa ariko dira lehian, eta hirugarrenean, Deusto, Tolosaldea, Hibaika eta Zumaia.

1,5 miliako ibilbidea egin behar dute, hau da, 2.778 metrokoa, bi luze eta ziaboga bakarrarekin.


Ondarroara, bihar

Atsedenerako tarte gutxi izango dute neskek, hurrengo es­tropada bihar jokatuko baitute. Ondarroako Bandera izango da jokoan, 12:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!