Goizuetako Axerra bordaraino, Hernanitik aterata

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 10a, 02:00

Udako egunetan urtean zehar egiten ez diren hainbat gauza egiteko tartea izaten da askotan, bereziki, denbora libre gehiago izaten delako. Kontrakantxa Gaztetxeko kideek horixe aprobetxatu nahi izan dute ekintza desberdinak antolatzeko. Uztaila agurtzeko, esaterako, Hernanitik Goizuetako Axerra bordarainoko ibilaldia antolatu zuten. Goizean goiz elkartu eta ondo gosalduta atera ziren, ibilbideari ekiteko nahikoa indar bilduta. Eguna pasata, Axerra bordan egin zuten lo. Hori bai, buelta, kotxeetan egin zuten!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!