Gozogintzan kontratazioak egiteko, laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 10a, 02:00

Auzolan Berri programako Go­zogintza eta Okintzako pres­takuntza jaso duten lanik ga­beko pertsonak kontrata­tze­ko diru-laguntzak emango di­ra. Abuztuaren 7ko GAOn ar­gi­ta­ratu dira oinarriak.


Hainbat baldintza

Auzolan Berri programa Be­terri-Buruntza eskualdeko pro­grama bat da, Astigarraga, Her­na­ni, Andoain, Urnieta, eta Usurbilgo Udalek martxan jarri zutena, 2018an. Bazterketa ego­e­ran dauden pertsonei inte­gra­zio soziala eta laborala berma­tzeko lau urteko programa da.

Aurreneko edizioan, gozo­gint­za sektoreko prestakuntza eta enplegu programa bideratu dira, eta bertan parte hartu dutenak kontratatzeko diru-laguntzak emango dira orain.

Langabeek, kontratauak izateko hiru baldintza nagusi bete behar dituzte: eskualdeko udalerriren batean erroldatua egotea, Lanbide-EEZn langabe edo enplegu eskatzaile gisa ize­na emanda egotea, eta Au­zo­lan Berri programako Go­zo­gintza programako par­tai­de izatea.

Enpresek, berriz, diru-la­guntzak jasotzeko, gutxienez 3 hilabeteko kontratua egin be­har dute, lanaldi osokoa edo gu­txienez, %70ekoa, eta irai­la­ren 1etik urriaren 15era bi­tar­tean hastekoa. Trebakuntza eta ikas­tun kon­tratuak izan ezik, edo­zein motakoak egin daitezke. 


Eskaerak,?Astigarragan

Laguntzak eskatzeko Astiga­rra­gako Udalera jo behar da, irai­laren 1etik azaroaren 15era. Baina ar­gi­bideak eskatu dai­tez­ke: enplegu-soziala@hernani.eus edo 943 25 63 47 eta enple­gu@astigarraga.eus edo 943 50 57 00. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!