Hernaniko euskal preso eta iheslarien senide eta lagunek dei egin dute gaur ere, enkarteladan parte hartzeko. Hileko bigarren ostiralero bezala, 20:00etan abiatuko dira Plazatik, «preso dauden gure senideen oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen eskatzeko. Bada garaia mendekuan oinarritutako espetxe politika honekin bukatzeko».