Berriro ere, Kerman Lejarraga boxeolariaren borroka ikusteko autobusa antolatzen hasi dira hainbat herritar. Irailaren 28an Bilbao Arenan izango da Lejarraga, Europako welter pisuko Txapelketan. Hernaniko zaleek antolatuta, Atsegindegitik aterako da autobusa egun horretan, 16:00etan. Izena emateko, whatsapp bidez idatzi behar da 665 752 072 (Iñigo) telefonora, eta 18 euro ordaindu beharko dira. Txapelketarako sarrrerak, berriz, ticket.kutxabank.es webgunean erosi behar dira. Borrokak 19:00etan hasiko dira, eta denera, zazpi izango dira.