Bi diru-laguntza deialdi irailera arte, hezkuntzan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 9a, 02:00

Udalak bi diru-laguntza deial­di jarri ditu martxan hezkuntza arloari lotuta, eta batean zein bestean, irailaren 30era arte egin daitezke es­ka­e­rak. Biak, pasa den ikasturteari lotutakoak dira.

Batetik, 2018-2019 ikasturtean haurreskola batean ibilitako haurren familiak lagunduko dira diruz, eta bestetik, 2018-2019 ikasturtean DBH edota HHI-EPA Astigarragan ikasteko aukerarik ez duten ikasleak, ikastetxe publiko batera egindako bidaien gastuekin laguntzeko.


Irailaren 30era arteko epea

Laguntzak eskatzeko epea irailaren 30era artekoa da, bi kasuetan. Udaletxeko Erregis­tro Nagusian aurkeztu behar dira eskaera egiteko dokumentu guztiak. Abuztuaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira bi laguntzetarako deialdiak, eta bertan zehazten dira baldin­tza guztiak eta eskaera egiteko moduak.

Haurreskoletako ikasleen kasuan, Haurreskolak Par­tzuer­gokoa den haurreskola batean matrikulatutako haurren familiak lagunduko dira. Bi haur edo gehiago matrikulatuta edukiz gero, bigarren haurraren matrikularen %50 ordainduko zaio, eta hirugarren edo haur gehiagoren kasuan, %100. Familia ugariei dagokienez, berriz, %25. 

Garraioaren gastuak or­dain­tzeko laguntzari dagokio­nez, DBH eta HHI-EPAko ikasleek herrian ikasteko aukerarik ez, eta kanpoko ikastetxe publiko batera egin beharreko bidaiak ordaintzen laguntzeko izango da. Asistentzia agiriaren arabera, eskola egun bakoitzeko 1,90 euro emango zaizkio ikasleari, baina ikasleko gehienez 100 euroko laguntza emango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!