Igande eguerdian jokatu zituzten Goiburuko pala txapelketako finalak, auzo andoaindar horretako festen bueltan. Emakumezkoetan, bi hernaniar izan dira txapeldunak: Edurne Osak eta Garbiñe Tijerok 22 eta 13 irabazi zuten Kristina eta Amaiaren aurrean.
Andoaindarren txapelaren buru bila, kanpora
Goiburu auzoko pala txapelketa andoaindarrei zuzendutakoa izaten da. Mutiletan 32 bikotek hartu zuten parte, eta Loidi II eta Asier izan ziren garaile, Eskudero I eta Otermini 22 eta 15 irabazita.
Nesketan, ordea, ez zen nahikoa bikote, eta deialdia Villabonara zabaldu zen. Bertakoa da Edurne Osa hernaniarra, eta hark animatu zuen Garbiñe Tijero hernaniarra ere, parte hartzera.
«Nahiko erraz joan zen finala», aitortu du Tijerok. «Aurretik bi partidu ere jokatu genituen. Finalekoa polita izan zen, tanto politak izan ziren». Jai giroan askotan teniseko pelotarekin jokatzen dela-eta, ohitura faltak eta denbora dezentez jokatu gabe egoteak eragingo ote zien pentsatu zuen, «baina gustora, oso ondo» sentitu zirela dio. Are gustorago, ondorengo herri bazkarian!