Bigarren eta azken zinema gaua izango da gaurkoa, Potemkin Zinema Taldeak antolatutako udako zinemaldian. Goiz Eguzkiko parkean jarriko dute doan, gaur ere, filma, 22:30etan; oraingoan, Another Day Of Life, animaziokoa. Era berean, gaur ere, Goiz Eguzkiko tabernan afaldu ahal izango da.
Kapuscinski, Angolan
Raúl de la Fuente eta Damian Nenowek zuzendutako pelikula hau Ryszard Kapu?ci?ski kazetari eta idazle poloniarraren autobiografian dago oinarrituta, eta Angolak 1975ean Portugalgo kolonia izateari utzi zion garaian dago kokatua.
Hainbat sari jaso ditu, Goya Sarietan, Donostiako Zinemaldian, Platino Sarietan edota Europako Zine Sarietan.