Denboraldi berriari begira, bazkide kanpaina ere prestatzen hasi da Errugbi Elkartea

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 8a, 02:00

Hernani Errugbi Elkarteko Ohorezko Mailako taldea hasia da aurredenboraldia prestatzen. Uztaileko azken astean hasi ziren entrenatzen, Atletico San Sebastian taldeko jokalariekin batean, eta abuztuaren 23tik 25era Lizarran kontzentratuko dira, irailaren 15eko aurreneko partidurako presta­tzeko. Tar­te­an, zaleei ere denboraldi berrirako prestatzeko tartea emango diete. Hain zu­zen, abuztuaren 19tik aurrera irekiko dituzte berriro Lan­da­re­ko bulegoak, bazkide txartel berriak lortzeko. Prezioak le­hen­go urteko berak izango direla aurreratu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!