Lagunarteko aurreneko partiduak jokatuko dituzte bi taldek, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 8a, 02:00

Uztaileko azken astean hasi ziren aurredenboraldia prestatazen CD Hernaniko hainbat futbol talde, eta aurreneko lagunarteko partiduen egutegia ere prestatu dute. Jokatzen aurrenekoak Ohorezko Erregional Mailako mutilak eta Jubenilen Nazional Ligakoak izango dira. Larunbat honetan jokatuko dituzte, hain zuzen, norgehiagoka horiek, eta Zubipen izango dira, gainera. Jubenilak ariko dira aurrena, goizeko 10:00etan, Vasconiaren kontra. Ohorezko Erregional Mailakoek, berriz, arratsaldeko 19:00etan jokatuko dute, Pasaiaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!