Festa giroan harrera, Selekzioaren martxari

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 8a, 02:00

Euskal Selekzioaren Aldeko Men­di Mar­­txa gaur, 17:30ak aldera iritsiko da Goizuetara, eta festa eginen da. Ongietorria plazan eginen zaie, 18:00etan, eta segidan gimnasioko mu­rala inauguratuko da. «Ema­ku­meek kirolean ere ikusg­arri­tasuna edukitzea» aldarri­ka­tzen du. Ildo beretik, paleta partidua jokatuko da 19:00etan, bigarren mailan: Ekhiñe Ba­lerdi eta Itziar Lopetegi, Irati eta Eider Otaegiren kontra.

Afaria, uholdeen kontra

Borobiltzeko, afari solidario bat ere antolatu da. «Lotuko du­gu mar­­txari harrera egitea, Ta­fa­llan eta bailaran gerta­tu­ta­ko­a­ren al­deko diru bilketa egi­tea­re­kin», azaldu du an­to­la­tzai­­le­e­ta­ko batek. Uhol­deek era­­­gindako kal­teei au­rre egiten lagun­tze­ko era­bi­li­ko da, bil­du­takoa. Txar­telak Amaiarenean eta Es­tan­koan daude salgai, 15 euroan.

Bukaera, Usurbilen

Aurtengoa Selekzioaren al­de­ko 18garren martxa da, eta leloa: Euskal Selek­zi­o­ak mar­txan, ga­re­na garelako ofizial­ta­suna! La­run­batean abiatu zen Ainho­a­tik, eta bihar An­doainera egin­da, Usurbilen bu­katuko da larunbatean. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!